XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan ere, ez baitzegoen semejatzerik sekainetako jendeak zenbateraino zion beldur euriari.

Halako peste txar bat begien aurrean ikusteak edo edozein kaletar errebolta, sute, urjaite edo beste zenbait hondamenek haina asaldatzen zuen sekainetako jende inozoa eurijasak, bere haize, tximista eta trumoiekin.

Eguraldiak halako zerbaiten itxura izatea zen asko, mundu guzia urduri jartzeko.

Hartzen zen edozein bus, eta hurrengo geltokira arrimatzean, istanteko oihukatzen zuen busaren barrengo bakarren batek ¡Que viene la avalancha!.

Jakina, egundoko bizkor pasatzen zen kobratzailearen ondotik aurrera bonobusa pikatikean ezarri eta segurora, ze bestela baldin deskuidoan gelditu bazitekeen inor busaren atzeko sarreran, aj, oj, eta uj!, arnaska eta furriada bat beraren abantzaraz barruratzen zen jendea tropeleka, aterkiak erristrean bezala zirelarik, edo zenbat emakumek boltsoa zilborrean bermatuz, eta anderea txiki samarra bazen zerbait beherago, inor eskalabrotzeko zori hobean.

- ¡Señora! - adieraziko zitzaion aieru dolorezko batez zelako egoera.

- Señora - berriro erregu egingo zitzaion - .